konfiantzaren

pedagogia

gure lana

"Irudietan klik egin informazioa azaltzeko"

 
 
 

nor gara

Rafael Cristóbal Baldor
Konfiantzaren Pedagogia bezaka ezagutzera eman den eraldaketa pedagogiko mugimenduaren aita litzateke Rafael.

Bilbotarra jaiotzez, Madrilen egin zituen bere Neurologia eta Psikiatria ikasketak eta beranduago Ginebrako Unibertsitatean Psikoanalisi eta Haur Psikoterapia ikasketak. Berrogei baino urte gehiagoko esperientzia klinikoa du haur eta helduekin terapia lanetan, eta honez gain Psikopatologia irakaslea ere izan da Euskal Herriko Unibertsitatean eta haurren garapenaren psikologiaren irakaslea Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUEZI).
Haur eta helduekin lanean, Rafael konturatu zen eskola sufrimendu, frustrazio eta porrot askoren iturria zela, eta honek bere ezagutzak haur psikologian pedagogiaren munduan aplikatzera eramatera bultzatu zuen. HUEZIn eskola emateaz gain Hazitegi ikertaldean aritu zen eta El Niño en la Mirada del Conocimiento eta Konfidantza Pedagogiarentzako Oinarri Psikologikoak liburen autorea da.
​Arizmendi ikastolaren aholkulari pedagogiko izan zen ikastola honen eraldaketa pedagogikoaren zuzenduz, eta  geroztik 15 ikastetxeekin aritu da aholkulari lanetan formakuntza teoriko eta praktikoa emanez eta hauen berritzean lagunduz.

Haizealdian Rafael bere Bedoña auzoko etxean aurkitu dezakegu baratzean lanean eta irakurtzen.

Bere esaldirik gogokoena:

 “Irakaslearen benetako artea, umeengan ekintza eta ezagutzekiko atsegina sortaraztea da"
 
- Albert Einstein -
Jurgi Cristóbal Azkarate
Arrasaten jaioa, alde batetik bestera 22 urte eman ditu jakin-minak bultzaturik, hona bueltatzeko. Zaragozan albaitaritza ikasketak eginda gero Bartzelonara abiatu nintzen primateen jokabideari buruzko doktoratua egiteko. Honi Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean antropologia biologikoaren inguruko postdoktoratu bat jarraitu zion. Mexikok 12 urtez egon nintzen gero tximinoen jokabidea eta kontserbazioa ikertzen Veracruz Unibertsitatean lanean, eta 2012an Cambrigeko Unibertsitatera joan nintzen antropologiako irakasle moduan jarduteko.
Inglaterran nengoelarik 2016-an aitak bere proiektu pedagogikora batzeko gonbidapena luzatu zidan. Proiektu hau nire neurobiologia eta jokabidearen inguruko ezagutzak, eta hezkuntzaren alorrean nuen eskarmentua gure gizartean eragin positiboa izateko aukera ezin hobea zela ikusirik, Ingalaterra utzi, eta Euskal Herrira abiatu ginen. Urte bete gero, gure ahaleginek umeen bihotzak berotu eta adimena pizten laguntzen dituztela ikusteak bultzatzen nau ikasten jarraitzera gure arreta hobetzera.
Nire zaletasunak mendiaren ingurukoak izango lirateke: korrikan egitea, mountain bike-a eta trekking-a alegia.
Nire esaldirik gogokoena:
​"Arreta, eskuzabaltasun erarik bakanena eta garbiena da"
- Simone Weil -
Silvia Staffolani
Argentinan jaio nintzen baina 27 urte daramatzat Euskal Herrian. Buenos Aireseko Unibertsitatean Arkitektura ikasketak bete nituen eta familia bakarreko etxeetan aritu ondoren, azkeneko 7 urteak ikastetxeen eraldaketa arkitektoan lan egitera fokuratu ditut Rafael Cristobalekin proiektu pedagogikoaren barne. Ekimen honen emaitzak dira Arizmendi Ikastolako Uribarri eta Olarteko haurreskola, Aranzadi, R.M Azkue, Txantxiku, Betiko, BeraKruz, eta Urretxu-Zumarra Ikastoletako haur eskolak eta Ramón Bajo Ikastetxeko haurreskola

Nire bizitza beti umez inguratua eman dut eta hezkuntza sistemak erabateko eraldaketa bat beharrezkoa duela ulerturik, arkitekturak ere honetan bere papera duela ulertu nuen haurren garapenerako testuinguruak eskainiz. Honi buruz asko hitz egin ahal nuke… biziki maite dut…

Lanean irakasle eta pedagogoen moduko pertsona interesgarriekin hartu emanetan ondo pasatzea bilatzen dut. Bere lanean grinatsuak izateko joera dute, eta hau ematen denean dana era zoragarrian zertzen da.

Azkenik, haize aldiak dantzan bizikletan eta zaldian ibiltzen, eta lagunekin ardo baten inguruan emateak gogoko dut.
Nire esaldirik gogokoena:
​"Barrerik egin gabeko eguna,
galdutako eguna da"
 
- Charles Chaplin -
Lina Rothman
Seattlekoa naiz, eta haurtzaroa Seul eta EEBBetako hainbat hirien artean eman nituen. Washington-eko Unibertsitatean erlazio internazionalak ikasi nituen eta Cambridgeko Unibertsitatean Heziketa Ikerkuntzan masterra egin nuen. Hamar urte baino gehiagoko eskarmentua dut gobernu, unibertsitate eta enpresa sozialekin lanean haurren eta familien bizitzak hobetzen osasuna, heziketa eta garapen ekonomikoren bitartez. Erakunde hauen artean Estatu Batuetako, Hego Afrika eta Namibiako gobernuak eta Washington, California, San Diego, John Hopkins eta Oxford Unibertsitateak legoke.

Nire esperientziak erakutsi dit, sistemak aldatzeko orduan, pertsonak abiapuntu bezala hartzen dituztenen urreratzeak direla epe ertain eta luzean emaitzarik hoberenak ematen dituztena. Hauetan arazoa bizi dituztenak honen konponbidearen diseinatzaileak dira.

Hazi-kiden egindako ekarpenen artean funtzio exekutiboen, hazkuntza pentsamoldearen eta autodeterminazioaren teoriak teoriak, eta haurtzaroaren ekonomia-metrikak leudeke.


Nere haizealdian, bidaiatzea, kanpoan ibiltzea, yoga egitea , idaztea eta irakurtzea dut gogoko.
Nire esaldirik gogokoena:
​"Ezaguerak hitz egiten du,
jakinduriak entzun"
- ezezaguna -
Aitor Axpe
Kolaboratzailea
Donostian arkitektura ikasketak eta Lleidako Unibertsitatean Bioeraikuntzako masterra burutu duen aretxabaletarra naiz. Orain dela 10 urte irakaskuntzan hasi nintzen klaseak ematen eraikuntzako lanbide heziketan eta ordutik ona mantentzen dut erakusteko ilusioa. Ikasleekin hartu emana gustatzen zait eta beraiengandik ere asko ikasten dut.

Bestalde, arkitektura munduan 15 urte inguru daramat lanean arkitektura tailer propioa sortuz. Bertan, azkenengo urteetan pedagogiaren inguru ikerketa eta lan ugari burutu dugularik. Geihenak Konfiantzaren Pegagogian oinarrituta Rafael eta Jurgi Cristobal bide lagun edukiz. Elkarlan honetatik hainbat lan egin ditugu: Olabide ikastola, Orioko Herri ikastola, Betiko ikastola, Zumaiako Maria eta Jose ikastetxea,...

Gainera, urte honen hasieran Ikastolen Elkarteko aholkulari arkitektonikoa izendatu naute hainbat saio, jardunaldi eta arkitektura lan burutu ditudala. Bai kanpo eta barne espazioan.
Baina garrantzitsuena da, bulegoan beti daukagula ilusioa hurrengo proiketuan ikertutako berriak txertatzeko griña eta adin desberdinetako gazteekin lan egiteko gogoa. Ahaztu gabe irakasle eta gurasoak!
Haizealdian, seme alabekin disfrutatzea, kirola egieta era irakurtzea gogoko dut.
Nire esaldirik gogokoena:
​"Helburu bezala, arkitekturak gizakia, espazioa eta teknikaren arteko erlazio berrien erlazio berriak proposatu behar ditzkigu"
- Hans Scharoun -
 

berriak

Aipagarriak

 

> Irailak 26: Urte akademikoaren hasiera, Maria eta Jose Ikastetxean, Cristina Uriarte Heziketa sailburuarekin.

 

> Irailak 14: Maria eta Jose Ikastetxeko haur eskola berriko inaugurazioa, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuarekin.

 

> Irailak 14; 15:30- 18:30: Haurra Ulertzeko Modua mintegia - Jurgi Cristóbal. Ikastolen Elkarteak antolaturik. Landako Gunea, Landako Etorbidea, 6, 48200 - DURANGO

> Irailak 13; 15:30- 18:30: Haurra Ulertzeko Modua mintegia - Jurgi Cristóbal.  Ikastolen Elkarteak antolaturik. Jaso Ikastola, Miluze kalea, 14, 31008 - IRUÑEA                  

> Irailak 12, 15:30- 18:30:  Haurra Ulertzeko Modua mintegia - Jurgi Cristóbal. Ikastolen Elkarteak antolaturik. Orona Ideo, Jauregi Bailara, z/g, 20120 - HERNANI           

> Irailak  7, 16:00- 18:00: Konfiantzaren Pedagogia mintegia - Rafael Cristóbal. Bizkaiko Elizbarrutiko Ikastetxeak antolaturik, Begoñako Andra Mari, 38 - 48006 - BILBO

                 

Ecology is the study of the interactions among organisms and their physical surroundings. We understand that a child is an organism whose success in school is the result of complex biological and social processes. We focus on three aspects of a child's ecology that work synergistically to foster children's  growth inside and outside the classroom.

xedea eta ikustera

Haur alai eta arrakastatsuak garatzera zuzendutako ikuspegi ekologiko batek haurtzaroa hutsune batean baino espazio fisiko batzuen barne eta espazio fisiko hauekiko harremanetan ematen dela onartzen du. Ikastetxeekin lan egiten dugu haurren ziurtasun, poztasun, lilura, jakinmin eta autonomia sentimenduak eta erlazionatzeko nahia sustatzen dituzten espazioak sortzeko.

“Gurasoen bihotza haurraren lehen eskola da” esaerarekin bat gatoz. Gure helburua guraso eta senideen bihotzak eta buruak - haurraren lehenengo ikasketa ingurumena, eta ziur aski garrantzitsuena ere - heztea da. Gainera eskola eta senideekin batera informazioa partekatu eta eztabaidatuz, haurren bizitzan esanguratsuenak diren pertsonen artean hizkuntza eta ezagutza oinarri amankomun bat sortzen dugu, eskola eta etxearen arteko harremana eta elkarlana sustatuz.

Haurrek 21 mendean ezinbestekoak diren ikasteko, sormenerako, arazo ebazpenerako eta besteekin erlazionatzeko berezko gaitasunak dituzte. Gure lana haurraren garapenari buruzko jakinduria zientifikoa aztertu eta aukeratzea da, guraso eta zaintzaileei, haurren gaitasun kognitibo eta sozial/emozionalen garapenerako beharrezkoak diren baldintzak eta “ongarriak” ezagutzera emateko.

Gure lana hiru “zerbitzu alorretan” oinarritzen da: eskola heziketa, senide heziketa eta eskola arkitektura. Egintza hauek era sinergiko batean lan egingo lukete bide ezberdinez haurren hazkuntza osoki sustatzeko bai ikasgelaren barruan, bai kanpoan. Honez gain, zientzialari, irakaskuntza arduradun eta senide komunitate zabal batekin hartu emanetan egoteko konpromisoa dugu, guztion informazioa eta bizikizunak baliatzeko eta elkarrekin haurraren inguruko ezagutzan aurrera egiteko.

Gure lana haurren garapenaren inguruko zientzia alor ezberdinetako informazioa aukeratzea eta hauek irakasle eta senideendako erabilgarriak diren ezagutzetan eta trebetasunak garatzera zuzendutako ariketetan bihurtzea da. Gure informazio iturburuak anitzak izango lirateke, etologia, psikologia kognitiboa, neurozientzia, pertsonen arteko neurobiologia, haur eta familia ikerkuntzak eta antropologia biologikoa, tartean.

Harremanetarako

Iturriotz 23 3 ezk, Arrasate, 20500, Gipuzkoa 

 Tel: +34 628 745 750

  • Black Instagram Icon
  • Black YouTube Icon
 

© 2018 by hazi-kide