Zientzia modernoek, psikologia eta nabariki azken mende honetan neurologiak, agerian jarri dute haurrak ikasteko, egiteko eta erlazionatzeko jaioak direla. Adibide bezala Alison Gobnik psikologo kognitiboak hitzak:“Oker dago esatea haurrak zientzialari txikiak direla.  Zuzena, zientzialariak haur handiak direla litzateke”.
Honen harira, hazi batek zuhaitz mardul batean bihurtzeko beharrezkoa duen informazio dena duen bezala, haurrak helduaroan arrakastatsu eta osasuntsuk izateko beharrezkoak izango dituzten berezko gaitasunez jaiotzen dira. Baina hazi batek hazteko baldintza eta elikagai egokiak behar dituen bezala, haurrek ere ingurumen eta ongarri zuzenak behar dituzte emozionalki, sozialki eta kognitiboki loratzeko. Gure lana, baldintza eta ongarri hauen inguruan zientziak egindako aurkikuntzak hezkuntza arduradunekin partekatzea da hurrengo ekintzen bitartez:
 
- Formakuntza orokorrak: ikastetxeko irakaslego guztiari zuzendutako hiru orduko 15 saio teorikoz osaturik daude. Saio hauetan lantzen ditugun gaien artean hauetxek legozke: jokabidearen oinarri orokorrak, atxikimenduaren oinarriak eta honen eragina eskolan, funtzio exekutiboak, motibazioaren oinarriak, hazkuntza pentsakeraren garrantzia, haurraren garapen kognitiboa eta haurraren garapen sozial-emozionala (bilurra, kasketak eraso eta jaramon sena, ekintza lotesleak…).
- Kudeatzaileen mintegiak: ikastetxe bakoitzari bizpahiru Formakuntza Kudeatzaile izendatu ditzan eskatzen diogu. Kudeatzaileen eginbeharra eskola barneko erreferentzia puntu izan, eta gu eta irakasleen arteko bitartekari lanak egitea da, irakasleen ardurak eta galderak bideratuz adibidez. Eskola bakoitzean Pedagogia Mintegi bat antolatuko dute, klaustro barruko ikasketa sustatzeko eta Formakuntza Orokorreko saioetan landuko diren gaiak eguneko jardueran nola txertatzen diren eztabaidatzeko. Jarduera honetan laguntzeko, Kudeatzaile Mintegietan irakasleak ikasgai, irakurketa eta ariketez hornitzen ditugu, eta bertan formakuntza orokorretako gaiak sakonago eztabaidatzen dira.
- Egonaldi/Behaketa egunak: Jarduera hauen helburua ikastetxe bakoitzeko erronkak eta indarrak zuzenean zuekin batera aztertzea, eta adostasunean zentro bakoitzaren eraldaketa bideak eta ekintzak eztabaidatzea izango da saio teorikoetan eztabaidatu diren gaien argitan. Honez gain, behaketa eta pedagogia saioak ere antolatzen ditugu, hauen helburua haurren jokaera nola miatu eta aztertzen ikastea eta haurren arazoak diagnostikatzea eta zuzentzeko bideak azaltzea delarik.

Garrantzitsuki, telefono eta emailaren bitarteko arreta jarraia eskaintzen dugu ezusteko galderak erantzun eta aholkua mateko. (Ez gara trebakuntza eman eta desagertzen!)

eskola heziketa

© 2018 by hazi-kide